Ameztia 60 urteko ibilbidea duen enpresa familiarra da, gaur egun hirugarren belaunaldiak kudeatzen duelarik. Ameztia etxe familiarrarekin estuki lotua dago eta 1554-ean sortua.

Gure aiton-amonek, Manuel eta Carmen, beheko solairuan hasi zuten negozioa bi taula erabiliz ostatua eta abereentzako ikuilua banatzeko. Ondotik jangela txiki bat egokitu zuten.

Urte batzuk geroago, gure gurasoek, Alberto eta Maria Josefa, sabaia moldatu zuten eta bertan pentsio bat jarri zuten. Beranduago pentsioa desagertu zen eta etxe parean hostala jarri zuten eta baratzea zegoen tokian, jatetxe-erretegia.

Eta orain guri dagokigu, Jorge eta Maribiri. Hamarkada bat baino gehiago dugu enpresa aurrera ateratzen eta hobetzeko helburuarekin, Nafarroako lehenengo BTT Zentroa sortu dugu.

Duela 2 urte, goitik behera berritu genuen ostatua, bezeroak beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen dituen ingurune atsegin eta eroso batean senti daitezen.

Sorry, no posts matched your criteria.

MENÚ