EGUN BATEKO TXANGOAK

Doneztebe leku estrategiko batean kokatuta dago, eta egun bateko txangoak egiteko aukera ugari eskaintzen ditu, leku interesgarri askotatik hurbil baitago, hala nola:

• Donostia (51,3 km)
• Bilbo (149 km)
• Iruñea (47,1 km)
• Donibane Lohitzune (40,7 km)
• Baiona (66,0 km)
• Hendaia eta Hondarribiko hondartzak (32,5 / 40,2 km)

• Zugarramurdiko lezeak (40,3 km)
• Iratiko oihana (86,1 km)
• Bardeak (166 km)
• Bertizko Natur Parkea (6,7 km)
• Leurtzako urtegiak (11,6 km)
• …

Bertizko Parke Naturala

Donezbetik 6,7 km – 14 minutura.

Bertizko Jaurerria Nafarroako lehen Parke Naturala da. Baso autoktono batez osatuta dago, eta Nafarroako baso misto atlantikoaren adibiderik onenetako bat da.

Info
Leurtzako urtegiak

Doneztebetik 11,6 km – 26 minutura.

Gure inguruko altxorretako bat. Aisiarako Natura Eremu deklaratutako 2 urtegi ikaragarriez gain, pagadiak, askaltegiak, bidexkak eta abar aurkituko ditugu.

Zalantzarik gabe, aukera bikaina da naturan egun zoragarri bat pasatzeko.
Info
parque-natural-de-belate
Saioa mendia

Doneztebetik 46 minutura.

Baztango Haraneko mendirik garaiena da (1.418 metro). Igoera erraza da, baina desnibela handia. Belateko Parke Naturalaren eta haranaren beraren ikuspegi bikainak eskaintzen ditu.

Hainbat lekutatik igo daiteke. Ibilbiderik bitxienetako bat Belatetik abiatzen dena da, Done Jakue Bideko erromesei ibilaldi luzeak egin ondoren atseden hartzeko aukera eskaintzen zien antzinako ermita eta ospitalea ikusiko baitugu ibilbidean.

Info
Zugarramurdiko lezeak

Doneztebetik 40,3km – 52 minutura.

Zugarramurdiko leizea sorgin, akelarre eta kondairez betetako lekua da, eta gure eskualdeko leku turistikorik bisitatuenetako bat da gaur egun. Eta ez da gutxiagorako; izan ere, inguratzen duen mistizismoa alde batera utzita, gune karstiko ikaragarria da leizea.

Handik hurbil, Sorginen Museoa dago. Bertan, XV. mendean inguru osoan heriotza asko eta asko eragin zituen Inkisizioaren historiarik ilunenaren berri emango digute.

Info
selva-de-irati-excursiones
Iratiko oihana

Doneztebetik 86,1km – 2 h 30 minutura.

Iratiko oihana azalerarik handieneko eta hobekien kontserbatutako bigarren pagadi/izeidia da Europan, Alemaniako Oihan Beltzaren atzetik.

Hainbat mailatako eta iraupen handiago edo txikiagoko bidexka batzuk daude oihanean zehar ibiltzeko, eta lasaitasunaz eta naturaz bete-betean gozatu ahal izango duzu bertan.

Info
Kontxako hondartza

Doneztebetik 51,3 km – 46 minutura.

Donostian, 51 kilometrora, euskal kostaldeko hondartzarik ederrenetako bat dago: Kontxako hondartza, kilometro bateko luzerakoa eta hondar fin eta zurikoa.

Bainatzeko, paseatzeko, paisaiaz gozatzeko edota lasaitzeko lekua da.

Info
Bardeak

Doneztebetik 166km – 2 ordutara.

Bardeetako Parke Naturala Biosferaren Erreserba deklaratu zuen UNESCOk. Bertako formazio geologiko ikaragarriak betiko geratuko zaizkigu oroimenean.

Paisaia erdibasamortutarra dela-eta, film ugari egin dira bertan. Nafarroaren barruan dagoen harribitxia dela esan daiteke.

Info
MENÚ