– Irteera baino lehen txirrindula berrikusi eta egiaztatu ongi dagoela.
– Kaskoa beti erabili.
– Gauez nahitaezkoa da aurreko argi bat eta atzeko beste bat eramatea.
– Erabili babesteko betaurrekoak.
– Ibilbide osoa egiteko ur nahiko eraman. Agian ere bai jateko pixka bat.
– Mugikorra eraman larrialdi baten aurrean erantzuna errazteko.
– Fauna eta flora errespetatu. Ez bota zaborrarik.
– Zirkulazio-kodea eta seinaleak errespetatu.
– Modu arduratsuan ibili.
– Beste ibilgailu eta oinezkoak errespetatu.
– Bide eta bidaxketatik ibili, sahiestu baratzeak, landak eta lursaila pribatuak.
– Itxitak aurkitu ditugun ate eta atakak pasatu ondotik itxi.
– Errepidetan bazterratik ibili eta gehienez 2 lagunetako zutabea eginez.
– Besoekin gure mugimenduak adierazi beste ibilgailuei.
– Irteera baino lehen eta ondotik ongi berotu eta zabaldu.
948 450 028
