Aurrerantzean, errepideko bizikletan ibiltzeko Baztan-Bidasoko ibilbideei buruzko informazioa ere eskainiko dizuegu.

1. Doneztebe-Saldias-
Doneztebe
DESKRIBAPENA
Malerreka inguruko mendebaldea zeharkatzen duen ibilbidea. Ibilbide laburra baina gogorra da, hasieratik Saldiasera iritsi arte gora egiten baitu etengabe. Amaitzeko, berriz, jaitsiera batek eramango gaitu irteeraraino.
EZAUGARRIAK
– Distantzia: 32km
– Desnibela: 521 m
– Iraupena: 1h 30m
– Zailtasuna:
– Zirkularra: Bai
2. Doneztebe-Belate-Txaruta-
Doneztebe
DESKRIBAPENA
Inguruko mendirik garaienak (Belate eta Txaruta) zeharkatzen dituen ibilbide gogorra. Zatirik latzena hasierakoa da, asfalto gainetik igo behar baita Belate. Ondoren, erraz ibiltzeko moduko pista eta bidexketatik iritsiko gara Txaruta mendiaren tontorreraino. Doneztebera jaisteko, berriz, bizkor ibiltzeko moduko pista bat eta bidexka tekniko eta, aldi berean, dibertigarri bat hartu behar dira.
EZAUGARRIAK
– Distantzia: 32km
– Desnibela: 521 m
– Iraupena: 2h 50m
– Zailtasuna:
– Zirkularra: Bai
3. Baztan
DESKRIBAPENA
Baztango haraneko ibilbide erdizirkularra. Hasteko, Zigako gaina igo behar da (atariko igoera baino ez da izango). Lehen zatian izan ezik, errepideak bigarren mailakoak dira. Izpegi mendate mitikoa alde beretik igo eta jaitsi behar da. Ondoren, lur lautik abiatuko gara Doneztebera.
EZAUGARRIAK
– Distantzia: 70,518 km – Desnibela: 679 m – Iraupena: 3h – Zailtasuna: – Zirkularra: Ez