Ibilbide zaila baina arazorik gabe egiteko modukoa. Oso gogorra da lehen kilometroetan, Mendaur mendiaren (1.131 m) hegaletik gora egin behar baita. Aurrerago, ordea, erliebea leunagoa da, eta pinudien eta ur-jauzi eta iturri batzuen artetik doan bideaz gozatzeko aukera ematen du. Ibilbidearen zatirik handiena Malerrekatik Bortzirietara eramaten duten pista atsegin batzuetatik egin behar da. Bulatxikiko lepora iristean, Arantzako zirkua (Ekaitza: 1.046 m; Mendaur: 1.131 m; Mendieder: 1.071 m) zoragarri agertzen zaigu. Behean, mendiek osatzen duten harresi gaindiezinaz babestuta dago herria. Aurrerago, San Juan Xar izeneko bazter magikoan, bertako ur miragarrietan freskatzeko eta nekea arintzeko aukera dugu. Itzulera paseoan egin daiteke ia, Bide Berdeaz, Bidasoa ibaiaz eta inguruko herriez gozatuz.
