Ibilbide luzea eta oso profil bihurgunetsua duena. Gogorra da, baina Malerreka eskualdetik Bortzirietako mendietara igarotzeko eta Gipuzkoarekiko mugara (Aritxulegin) iristeko aukera ematen digu. Ibilbidean zehar, hormigoizko pistetatik eta basoak eta herrixkaren bat zeharkatzen dituzten oihanbideetatik ibiliko gara. Ura hurbil izango dugu ibilbide osoan (errekastoak, Bidasoa ibaia bera, edo San Anton urtegia). Zatirik gogorrena egin ondoren, ibilaldi atsegina egingo dugu Bidasoa ibaia inguratzen duen Bide Berdetik Doneztebera itzultzeko.
