Ibilbide ederra, baina oso zailtasun-maila handikoa, bai alderdi teknikoan, bai desnibelean (Bonozorrotzeraino igotzeko tartean batez ere). Lehen kilometroetan, igoera leuna da, asfaltoan eta hormigoian egin beharrekoa, baina, aurrerago, baliteke lokatzarekin topo egitea, eta horrek nabarmen zailduko du ibilbidea. Gainera, ahalegin handia egitera behartuko gaituzten aldapak daude. Ahalegina saritzeko eta ibilbidea jasangarriagoa egiteko, ikuspegi bikainak eta baso ederrak ikusiko ditugu.
