Oteixon

DESKRIBAPENA

Ibilbide honen abiapuntua Malerreka eskualdeko Doneztebe herria da. Kilometro batzuetan, Sunbillara iritsi arte, Bide Berdetik doa bidea. Puntu horretan hasten da ibilbidearen tarterik gogorrena, Meateko lepora (550 m) iristeko igoera, alegia. Bertatik, Oteixon mendia (685 m) ikusiko dugu eskuinaldean, eta Mallurketa mendia (650) ezkerraldean. Gainera, trikuharri baten hondakinak ikusteko aukera ere izango dugu. Mendi horiek Bidasoa ibaiaren eskuinaldean daude, Sunbillaren eta Bertizen arteko mugan. Azkenik, Meatetik Legasara jaitsi, eta 3 km-ko tarte lau bat geratuko zaigu ibai ondoko bide batetik Doneztebera iristeko.

EZAUGARRIAK

Distantzia: 17,3 km
Desnibela: 527 m
Iraupena: 1h 30 min.
Zailtasuna: dificil

Download
MENÚ