Ibilbide hau Gaztelu herri txikirainoko igoera gogor batekin hasten da. Bertatik, beste 11 km geratzen dira aldapan gora, Garmendiko lepoan (951 m) dagoen Txarutako bordara iritsi arte. Baliteke leku horretan bertako txerri talde batekin topo egitea. Oso nabaria da inguruko herrietan ehizarako duten zaletasuna, ia artisau-lan moduan egindako postu ugari eta ehiztarien borda/aterpeak ikusiko baititugu bidetik hurbil. Mendira igotzeko ahalegina egin ondoren, ezpeldi eder batetik jaitsi, eta beste 3 km-ko tartea geratuko zaigu errepidetik Doneztebera iristeko.
